Monumentu-multzoa
Zarauzko hiribildua 1237. urtean sortu zen, baina berriki egindako ikerketa arkeologikoen emaitzek erakusten dutenez, Zarauzko hasierako kokalekua K.o. IX. mendekoa izan daiteke. Asentamenduaren 1200 urteko historia dela-eta, Zarautzek bisitatzea merezi duen monumentu multzo garrantzitsu bat du bai aurrez finkatutako bisita gidatu batean parte hartuz edota zure kabuz:
- Monumentu multzoaren Bisita Gidatua
Uztaila eta abuztua: asteartetik larunbatera, jai egunetan izan ezik, 11:30etan.
Abiapuntua: Santa María la Real parrokia.
Iraupena: ordubete.
Prezioa: 2,50€
Informazio gehiago:
Tel.: (+34) 943 83 52 81
info@menosca.com
Monumentu multzoaren ibilbidea, Zarauzko monumentuen bitartez herriko historian zehar ibilaldi atsegina egiteko gonbidapena da.
1.- San Pelaio Ermita 10.- Merkatu plaza
2.- Sanz Enea 11.- Makatza etxea
3.- Karmeldar Oinutsen Artzain Onaren Komentua 12.- Zarauzko Arte eta Historia museoa
4.- Villa Munda Musikaren Udal Akademia 13.- Santa Maria la Real Parrokia
5.- Aita Frantziskotarren Komentua eta Eliza 14.- Narros Jauregia
6.- Dotorekua Etxea 15.- Photomuseum
7.- Portu Etxea 16.- Vista Alegre Parkeko Torreoia
8.- Torre Luzea 17.- Santa Barbara Ermita
9.- Santa Marina Eliza 18.- Santa Klara komentua