Natura bisitak

Uda honetan doako bisita gidatuak antolatu dira, eraztun berde urdina ezagutzeko.

- Uztailak 12, 26, abuztuak 9, 23 eta irailak 6, arratsaldeko 18:00etan "Hezeguneak". Topagunea: Suhiltzaileen biribilguneko autobus geltokian.

- Uztailak 5, 19 eta abuztuak 2, 16, 30, arratsaldeko 18:00etan "Arkamurka". Topagunea: Vista Alegre auzora igotzeko Aldapetako igogailuan.

- Uztailak 6, 20 eta abuztuak 3, 17, 31, goizeko 10:00etan "Iñurritza". Topagunea: Borghetto.

Bisita gidatua euskaraz eta gazteleraz egingo da.

Aurrez izen ematea beharrezkoa da. Tel: 943 830990 - turismoa@zarautz.eus​​​​​