Natura EBU eguna
Natura - EBU eguna
Goiza, Iñurritzako Paisaia Natural Babestua eta Irita-Astiko hezeguneak elkartzen dituen ibilbideak ezagutzeko erabiliko dugu. Ia bost kilometroko distantzia du, eta guztiz laua da. Astiko kirol-gunean du hasiera eta amaiera puntua; autoa aparkatzeko aukera ematen du eta piknik-gune batek –jolas-parke eta parrillekin– bestelako aukerak eskaintzen ditu.
Arratsaldean, Vista Alegreko parkera joatea proposatzen dizugu. Parkean bertako zein kanpoko landare espezie ugari ditu, eta horien artean, espezie exotikoak ere aurkituko dituzu. Parkearen goiko aldean, “Torreoia” bezala ezagutzen dugun dorrea, Villapadiernako kondeak 1913. urtean eraikia. Estilo neoklasikoa eta zirkuluerdiko forma du, eta 10 zutabe. Torreoiaren goiko pisutik, Zarauzko ikuspegi zoragarria ikusteko aukera duzu.
Aisialdi gunea ere badu parkeak, tirolina, txirrista eta bi sare gune. Elementu hauek 14 urte bitarteko haurrentzat egokiak dira, www.turismozarautz.eus/eu/-/vista-alegre
Bloque secciones principales
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
-
Kale Nagusia 30. 20800 Zarautz