Natura eta dibertsioa

Goiza ibilbide atsegin, dibertigarri eta didaktiko batekin hasiko duzu. Gainera, laguntza berezia izango duzu: Marco Toporena. Haurrentzako jolas interaktiboko pertsonaia da Marco Topo, eta, bere laguntzarekin Zarauzko leku esanguratsuenak bisita autogidatu bidez ezagutzeko aukera izango duzu. Zarauzko historia, ondarea eta kultura ezagutuko dituzu jolas bidez, ordu eta erdian.

Marko Topo 5 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako jolas interaktiboa da,  eta ibilbidearen lehenbiziko pista Turismo Bulegoan aurkituko duzu. Beraz, etorri eta hasi jokoa!


 

Arratsaldean, berriz, ibilaldi lasai bat egitea proposatzen dizugu: malekoian hasi, pasabidean jarraitu eta Iñurritzako biotopoan amaitu. Balio natural handiko txokoa da, eta dunak eta bertako landareak ikusteaz gain, zortea izanez gero, bertako biztanle txikiek ongietorria egingo dizute.

Ausartenak (ziur zu horietako bat zarela) ondoko Talaimendi mendira igoko dira, Mollarriko mineral zamalekura arte. Kargaleku zaharrak Zarauzko iragan industrialera txango interesgarria egitea eskaintzen du, eta itsasoaren ikuspegi harrigarriaz eta leku idiliko batez gozatzeko aukera ematen du. Merezi izango du!