Azpititulua nola iritsi

Nola iritsi

Zarautzera iristea bezain erraza da Zarauztik inguruetara mugitzea. Izan ere, ondo komunikatutako herria gara.  Europako ardatzetako bat den A-8 autobideak Bilbo, Donostia eta Frantziarekin komunikatzen gaitu; N-634k, berriz, kostaldeko hurbileko herriekin lotzen gaitu, adibidez Orio, Getaria, Zumaia, Deba, edota Mutriku; eta Donostiako, Miarritzeko nahiz Bilboko aireportuek berehala lotzen gaituzte Europako hiriburu garrantzitsuenekin. Horrez gain, garraio publikoaren aukera zabala dugu: Donostiarako trena maiztasun handiz dugu, eta autobus zerbitzu erregularrak Bilbora eta hurbileko herrietara eramaten gaitu.

Nola iritsi

Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin