Pintxoak
Pintxoak - Toldotxo
Zarautzen esperientzia paregabea da pintxoak jatea, eta zur eta lur utziko zaitu tabernetan aurkituko duzun aukera zabalak. Gainera, tokiko giro aparta ezagutzeko eta herriko kaleetan murgiltzeko aukera izango duzu. Zarauzko gastronomia mokadu txikietan duzu ikusgai.
Gure pintxoa, 'TOLDOTXO'
Arrautza-irinetan pasatutako legatza, patatak panadera eran, piper berdea, aliolia eta ogiz eta urdaiazpikoz egindako harea. Karlos Argiñano sukaldariak semeekin batera sortutako pintxo hori, Zarauzko adierazgarriena da, mokofinak konkistatzera deitutako mokadua.
Izena bi hitz elkartzetik sortua da: batetik, hondartzako etxola marradun ikonikoak izendatzeko erabili ohi den “toldo” hitza, eta bestetik, “pintxo” hitza. Pintxo honen osagai nagusia legatza da, eta osagai horrek agerian uzten du kostaldeko herri honen itsas izaera.
Txakolin kopa batekin lagundu ezazu, zentzumen guztiekin gozatuko duzu!
Hona hemen Toldotxo dasta dezakezun tabernen zerrenda (3,80€):
1.- Euskalduna 2.- Itxas-Lur
3.- Karlos Arguiñano 4.- Salegi
5.- Txiki Polit