Plazer txikiak

Plazer txikiak...

 

EGUN PASA HONDARTZAN     

Oinetakoak kendu eta harea sentitu hankazpian, itsas brisak aurpegian eman, haurrak gazteluak egiten ikusi, eta gazteak saltoka portuan, skate parkeaz eta ping-pong mahaiez gozatu... Hori guztia eta gehiago egin dezakezu familiarekin euskal kostaldeko hondartzarik luzeenean.  

 

 

 

 

 

 

 

DASTATU BERTAKO ARTISAU - IZOZKIAK   

Izozkiak ez dira uda garaikoak soilik. Ez behintzat Zarautzen! Herriko itsas-pasealekuan eta inguruetan ditugun izozkitegiak artisau-izozkietan erreferenteak izateaz gain, ia urte osoan daude zabalik kolorez beteriko mostradoreekin. Limoizkoa, txokolatezkoa, banillazkoa, marrubizkoa edota edozein zapore duzula gustuko, Zarautzen aurkituko duzu.

 

 

 

 

 

ZARAUZKO MERKATUA                  

Itsasoaren eta mendiaren artean bizi gara, eta beraz, gure merkatuan bateko zein besteko produktu fresko eta onenak aurkituko dituzu. Inguruko arrantzaleek Kantauriko uretan arrantzatutako arrainaren eta inguruetako baserritarren fruten eta barazkien kalitatea ezin hobea da. Gainera, etxeko txikienekin joanez gero, garaiko produktuak eta horien ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dute. Erosketa hobeagorik ez dago!