Queer destination

Zarauzko Turismo Bulegoak zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten zigiluak eskuratzeko eta mantentzeko lanean jarraitzen du. Hala, azkena, Basquetour-ek sustatutako ‘Queer Destinations Commited’ zigilua izan da; alegia, Queer kolektiboarekin sentsibilizatutako helmuga garela ziurtatzen duen zigilua.

Hala, Zarauzko Turismo Bulegoa orientazio sexualagatik edo genero identitateagatik diskriminaziorik egiten ez den espazioa dela ziurtasuna izango dute bisitariek zigilu honi esker; LGTBIQ+ bezero eta kolaboratzaileen integritatea errespetatu eta defendatuko dela; eta, azkenik, langileek ‘Hospitality Meets Diversity’ (Dibertsitatearekin abegitsu) formakuntza jaso dutela.