Web edukia bistaratu

Txakolinaren txinparta familian

- Talai Berri Txakolindegia               
“Txakolinaren txinparta familian"

Familiei zuzenduriko bisita hauetan txakolinaren sekretu guztiak ezagutuko ditugu Tumatxa komikia bidelagun harturik. Horretazgain, etxeko txiki eta ez hain txikiek, lehen sektoreak eta bertako produktuek guregan eta ingurumenean duten garrantziaz jabetzeko aukera izango dugu. Ondoren, terrazan, 12 hektareaz inguraturik, Talai Berri txakolina eta Eusko Label produktuez osaturiko dastaketa izango dugu, txikientzat berriz, etxeko mostoa.

Uztaila eta abuztua, asteazkenetan, 11:00.
Bº Talaimendi, 728 (Gran Camping Zarautz ondoan).
Tel.: (+34) 943 13 27 50
info@talaiberri.com
www.talaiberri.com