Txakolindegiak

Txakolindegiak

Ardo ona egiteko mahatsik onena behar da, eta gure lurrek izango dute zerbait berezia, mahatsondo ederrak sortzeko. Agian lur emankorrak dira, agian itsas brisa da, baina egungo ardo zuri onenetakoa ekoizten da gure eskualdean: Getariako Txakolina. Izan ere, Getariako txakolina gisa bada ezaguna ere, Zarautzen baditugu jatorri-izen horretako mahastiak eta upategiak. Gure paisaiaren parte garrantzitsuak dira, itsasoaz bezala, mahastiz inguratuta baitago Zarautz.

Nortasun handiko ardoa da, zaporean eta izaeraz. Betidanik egon da txakolina Euskal Herrian, baina, desagertzear egon zen garai batean, etxeetan bakarrik edanez. Garai zailei itzulia ematea lortu du, ordea, fenix hegaztiaren gisan, eta, gaur egun, ardo estimatua da.

Udazken hasieran egiten da mahats-bilketa, ondo zainduta, eta teknologia modernoak erabiltzen dira prentsatzeko eta hartzitzeko. Mahatsaren lanketa arretatsua egiten da, beraz, Getariako Txakolina jatorri izendapena duen txakolina lortu ahal izateko.

Hartu kopa, eta egin topa!

 

 

 

Txakolindegiak botoiak