Zarautz naturala azpititulua
Paisaiak eta naturguneak
Ibilbide mota ugari daude Zarautz eta bere inguruko natura ezagutu eta gozatu ahal izateko. Izan ere, herriguneko duna handiaz gain, inguru eta gune ederrak ditu lasaitasunerako. Minutu gutxitan atzean utziko dituzu zaratak eta presak, eta isiltasunean eta lasaitasunean murgilduko zara.
Hala ere, itsaso irekiaren indarra atsegin baduzu, igo Talaimendi mendira –iraganean, baleak begiztatzen zituzten handik–, eta bisitatu Mollarriko mineralen zamalekua, bista eta ilunabar ikusgarriak eskainiko dizkizu itsaslabarrak.
Horrez gain, mahastien eta itsasoaren artean ere egin dezakezu pasiera. Horretarako aukera ugari eskaintzen dizkizugu: Gipuzkoako Bira (GR 121 bidean), Mendiko Txakolina ibilbidea (PR-GI 202 bidean) eta Sustraia, Urola Kostako bide zirkularra (PR-GI 201 bidean), Talaia bidea, edota Eraztun Berde Urdina.
Herria atzean utzi eta izakiaren aztarna duen inguruan barneratu nahi?