Agrégateur de contenus
Retour

3 herri ibilbide

Familia Turismoa sustatzeko ekimenak

Familia turismoa bultzatu eta herritarrek zein bisitariek Zarauzko txoko bereziak bere kabuz ezagutu ahal izateko Turismo Bulegoak bi gida berri argitaratu ditu:

HIRU IBILBIDE BEREZI

- Zuhaitzen ibilbidea:  natura ondarea gustuko dutenei zuzenduta dago. Bertako zein Zarautzera ekarritako hainbat espezie ikusi eta espezie bakoitzaren jatorria edo esanahia zein den jakiteko aukera ematen du.

- Eskulturen ibilbidea: herriko eskultura garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du, herrian egindako nazioarteko lehiaketetakoak zein erositakoak.

- Itsas ondarearen ibilbidea: Zarautz itsasora begira sorturiko herria izanik, harekin lotura duten elementu mordoa aurki ditzakegu; baleazaleen talaia eta ermitak, moila eta portu zaharra eta baita mineral karga-lekua ere. Eta zortea izanez gero, hondoraturiko Gustav itsasontziaren aztarnak ere ikusi ahal izango dituzte ibilbidea egitera animatzen direnek.

 

MARCOTOPO HAURREN GIDA

Pista jolas bat, herriko txoko bereziak ezagutzera emateko. Mapa bat eta mugikorra erabiliz, herriko leku ezagun batzuetatik pasa beharko dute haurrek eta hainbat galderari erantzun beharko diete. Galdera guztiei zuzen erantzun ondoren diploma bat jaso eta Turismo Bulegoan oparitxo bat emango zaie.